ARRAKASTA-KASUAK
Esperientzia da gure abala
Makina bat ikasi dugu 50 urte baino gehiagoko gure esperientziarekin.
Hona hemen harro sentiarazten gaituzten proiektuetako batzuk.
Gurekin fidatu diren enpresak
2 MW-eko gas-motorrarentzako ponpa hidraulikoa, energia sortzeko diseinatua
Bezeroa: SIEMENS ENERGY | Bisitatu web-orria
I+G proiektua, engranaje helikoidaleko ponpa hidraulikoa diseinatzeko eta fabrikatzeko, 2 megawatteko eraginkortasun handiko eta emisio txikiko gas-motor batean (E-Series) olioa hornitu dezan, energia primarioa sortzeko zein kogenerazioan erabiltzeko diseinatua.
Bezeroak ponpa hori fabrikatzea eta diseinatzea enkargatu zion Bombas Trief etxeari, gure diseinu-sailean duen konfiantzan oinarrituta, nahiz eta Bombas Triefen aurretik engranaje-ponpa bat inoiz ez genuen diseinatu.
Zenbait hilabetez elkarrekin lan egin eta zenbait diseinu-bertsioren ostean, prototipoak Siemens Energyren kalitate-frogak gainditu zituen, eta fabrikatzen hasi ziren. Gure GPV familiako GPV12 (12 zilindro) eta GPV16 (16 zilindro) modelo berriak jaio ziren, gure lehenengo engranaje-ponpen modeloak.
3”-ko engranaje helikoidaleko ponpak, 1000 b/m abiaduran eta 6 bar-eko presioan biratzen direnak. Segurtasun-balbula dauka eta burdinurtu nodularrez fabrikatuta dago.
Ontzi handiek sortutako marpola, olioa eta sentinak erauztea
Bezeroa: TRADEBE | Bisitatu web-orria
Itsasontzi espezializatuetan (gabarretan) ontzi handiak sortutako marpola (A, B eta C mota desberdinetakoak) berreskuratzeko eta ondoren zisterna-kamioian lehorreratzeko eta tratamendu-instalaziotara eramateko (tratatzeko eta birziklatzeko) ponpaketa-sistema instalatzean datzan proiektua.
Sistema Espainiako zenbait portutan instalatuta dago, hala nola Bilboko, Bartzelonako eta Pasaiako portuetan.
Oraingoan BAL 2R ereduko serie 600 hegats-ponpa hautatu zen, kamioi- eta itsasontzi-zerbitzuetara primeran moldatutakoa, altzairuzko hegats autodoigarriekin eta higaduraren kontrako gogortasun-tratamenduarekin, erresistentzia handitzeko. Paraleloan jarduten duten bi ponpak osatzen dute sistema.
3”-ko ponpak 60 m3/h-ko emarirako, 5 bar-eko presioan eta 450 b/m abiaduran doazen orbital motako STM motor hidraulikoz eragindakoak. Segurtasun-balbula daukate txertatuta eta burdinurtuz fabrikatuta daude.
“MARPOL 73/78 Hitzarmenak, Europar Batasuneko beste arau batzuekin batera (2000/59 Zuzentaraua) zenbait instalazio ezartzera behartzen ditu portuak, ontziek sortutako hondakinak modu egokian eta osorik kudeatzen direla bermatzeko”.
Likatasun handiko melaza (6000 cp) intsuldatzea Coruñako portuan
Bezeroa: Pérez Torres Handling | Bisitatu web-orria
Tangatik tangara, tangatik zisternara, portu-terminaletan solteko karga likidoak intsuldatzeko erabiltzen diren eta paraleloan dauden ponpen multzoa diseinatzean datzan erabilera.
Palma-olioa, zenbait gantz-azido mota eta batez ere likatasun handiko melazak (6000 cSt) dira ponpatu beharreko likidoetako batzuk.
Intsuldaketaren zailtasuna eta likidoen likatasun handia direla eta, erabilera horretarako gure BAL C ereduko serie 800 hegats-ponpa hautatu zen, zeinak berokuntza-ganbara eta brontzezko hegatsak baititu.
4”-ko ponpak 75 m3/h-ko emarirako, 2,5 bar-eko presioan eta 30 kW-eko motor batez eragindakoak. 8”-ko deskarga-hoditeria du, 35 m-ko luzera duena 6000 cP-ko eta 1,4 dentsitateko melazarentzat.
Brontzezko hegatsek (beren pisuagatik) eta berokuntza-ganberak (beroketa eta dagokion likatasun murrizketa direla eta) likatasun handiko melazak intsuldatzen laguntzen dute.
Edukiontzia
Bezeroa: CONFIDENCIAL
Lankidetza-proiektu honetan, beharrezkoa da gure esperientzia ponpaketa-sistema (deskarga-ponpa eta hornikuntza-ponpa) diseinatzeko eta fabrikatzeko, ondoren edukiontzi batean txertatzeko.
Edukiontzia gasolioaren eta gasolinaren horniketa higikorra emari handian zein ertainean egiteko diseinatuta dago. Ponpaketa ekipamenduak dauzka, zisterna-kamioak 500 l/min-an deskargatzeko eta tangak betetzeko eta erregai-pistolarekin hornitzeko.
2 ½”-ko ponpa deskargarako, 30.000 l/h-ko emarirako, 3,5 Kg/cm³-ko presioan eta 650 b/min-ko abiaduran eragindakoak. 1½”-ko ponpa hornikuntzarako, 12.000 l/h-ko emarirako, 3,5 Kg/cm³-ko presioan eta 740 b/min-ko abiaduran eragindakoak. Segurtasun-balbulak dauzkate txertatuta eta burdinurtuz fabrikatuta daude.
Ekipamenduen osagai guztiak atmosfera leherkorretarako ATEX araudiaren gidalerropean fabrikatu dira.