BIRZIKLAPEN INDUSTRIA
Hondakinak biltzeko eta tratatzeko ponpak
Aspaldian dihardu Bombas Trief enpresak hondakinak biltzeko eta tratatzeko industrian.
Gure ponpak olio erabiliak, lohiak, hidrokarburoen hondakinak, taladrina zikinak, sentinak, eta abar kentzeko erabiltzen dira, birziklatu daitezen.
Aplikazioen artean, nabarmentzekoak dira eragingailu hidraulikoa duten zisternetako muntaketak, olio erabiliak ateratzeko erabiliak, edo gabarretan muntatuak, zeinak itsasontzietan sortutako hidrokarburoen hondakinak (marpola eta sentinak adibidez) ateratzeko baliatzen baitira.
Produktuak
Birziklapen industriaren sektorearekin lotuak
Bezeroak
Birziklapen industriaren sektorearekin lotuak
Erabilera-adibideak
Marpola, sentinak, olioak
Bilboko portua, Ecoinsa Bartzelona, Pasaiako portua
Bezeroa: TRADEBE | Ikusi web orria
Proiektu honen xedea da ponpaketa-sistema bat instalatzea, itsasontzi espezializatuetan (gabarretan) ontzi handiak sortutako marpola berreskuratzeko eta ondoren zisterna-kamioian lehorreratzeko, eta, hala, birziklapen-instalazioetan tratatzeko.
Oraingoan, BAL 2R modeloko 600 saileko hegats-ponpa hautatu zen, modu egokian moldatua kamioi- eta barku-zerbitzuentzat, altzairuzko hegats autodoigarriekin eta higaduren kontrako gogortasun-tratamenduarekin, erresistentzia handitzeko.
3”-k ponpa 60 m³/h-ko emarirako 5 bar-eko presioan, 450 b/min abiaduran doan orbital motako STM motore hidrauliko batez abiatua. Segurtasun-balbula dauka txertatuta eta burdinurtuz fabrikatuta dago.
Olio industrial erabiliak
Ambar etxearen instalazioak Legution
Bezeroa: AMBAR PLUS | Ikusi web orria
Proiektu honen xedea da sistema bat instalatzea Ambar bezeroaren instalazioetan lortutako eta biltegiratze-zisternetan kokatutako olio erabilia intsuldatzeko.
Xurgatze- eta intsuldaketa-prozesu osoak beharrezko segurtasun neurriak bete behar ditu edonolako isurketa saihesteko; hortaz, erabiltzen diren ponpek segurtasuneko estandar zorrotzenak ere bete behar dituzte.
Oraingoan BAL 2R modeloko 600 saileko hegats-ponpa hautatu zen, brontzezko hegats autodoigarriekin eta Viton junturak dituen itxiera mekanikoarekin.
3”-k ponpa 60 m³/h-ko emarirako, 30 mcl-ko presioan, 640 b/min abiaduran doan 11 kw-eko motor batekin eraginda. Segurtasun-balbula dauka txertatuta oinarri finko baten gainean eta burdinurtuz fabrikatuta dago.