ZERBITZUAK
Saldu aurreko eta osteko zerbitzuak
Saldu osteko zerbitzua
Mantentze-lan, aldaketa eta konponketa zerbitzua
“Esaguzu ponpari zer gertatzen zaion eta denbora errekorrean gure ebaluaketa eta aholkua emango dizkizugu, ahalik eta erabaki onena har dezazun.”
Trief ponpen bereizgarri nagusien artean, bizitza-luzera, sendotasuna eta fidagarritasuna nabarmenduko genituzke. Hiru ezaugarri horiei produktuaren erabilera egokia gehitzen badiegu, betiere diseinuaren espezifikazioetara arreta jarriz, iraunaldi handiko produktua lortuko dugu, geure konponketa eta mantentze-lan zerbitzuen beharrik izango ez duena.
Hala ere, batzuetan gure ponpen zenbait osagai aldatu edo konpondu behar dira, eskuarki marruskadura gehien jasaten dutenak, urte luzez etengabe jardun ondoren higatzen direnak. Horrelako kasuetan zuri laguntzeko, gure konponketa eta aldaketa zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.
Instalatzeko eta abian jartzeko zerbitzua
“Liverpool-aren ereserkiak dioen bezala. Inoiz ez zara bakarrik ibiliko.”
Ponpa egokiro instalatzea funtsezkoa da haren iraunkortasuna eta eraginkortasuna bermatzeko.
Gure ponpak instalatzeko errazak dira eta beharrezko gidaliburuekin batera doaz, abian jartzen den lehenengo aldia esperientzia erraza izan dadin.
Hala ere, badakigunez Murphyren legea nahi baino gehiagotan gertatzen dela, instalazioa zailtzen bada, aholkatuko eta lagunduko zaitugu.
Laguntza teknikoko zerbitzua
“Produktu bat saltzea ez da nahikoa guretzat, harreman ona eta iraunkorra eraiki nahi dugu.”
Gure laguntza teknikoko zerbitzuak behar duzun laguntza eskainiko dizu eraginkortasunarekin, efizientziarekin eta enpatiarekin.
Zure arazoa enpatiaren bidez zehazki ezagutuko dugu, eraginkortasunari esker ahalik eta azkarren konponduko dugu, eta, efizientziari esker, ahalik eta merkeena izango da.
Urruneko laguntza nahikoa ez bada, zure instalazioetara gerturako gara.
Saldu aurreko zerbitzua
Aholkularitza teknikoa
“Esaguzu zer nahi duzun eta ahalik eta konponbide onena emango dizugu”.
Esperientzia da gure abal nagusia: 50 urte baino gehiago daramatzagu ezagutza batzen, eta nabarmena da hori. Hasierako erabakiak hartzen lagunduko dizugu, zure behar guztiak asetzeko eta betiere balio erantsia gehituz. Horregatik guztiagatik, gure konpromisoa askoz harago iristen da; gure ponparen balio-bizitzan zehar lagunduko dizugu, behar izanez gero, sor daitezkeen ahulguneak konpontzeko eta, ahal denean, hasierako ezaugarriak hobetzeko.
Neurrira egindako produktua
“Existitzen ez bada, diseinatu eta fabrikatu egingo dizugu.”
Gure ponpak hainbat eratako materialekin eta teknologiarekin eraikita daude; hortaz, erabilera-sorta benetan zabala dute.
Badakigu dena ez dagoela asmaturik; beraz, zure behar guztiak asetzen ez dituen ponpa aurkitzen ez baduzu, guk diseinatuko eta fabrikatuko dizugu.