BAL PONPAK

Desplazamendu positiboko hegats ponpak

BAL familiari buruzko datuak

TRIEF hegats-ponpak desplazamendu positiboko ponpak dira, bolumetrikoak eta autoxurgatzaileak. Sendotasun handiko ponpak, burdinurtuz eta altzairu herdoilgaitzez eraikiak; lerro bakarreko errodamendu boladunak dituzte, koipearekin lubrifikatuta daude eta itxiera mekanikoen bidez daude isolatuta ponpatutako produktutik.

Ponpa guztiek segurtasun-balbula bat daukate txertatuta.

PRODUKTU BEREZIEN BERRI IZATEKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

TRIEF hegats-ponpak errotore artekatu batez osatuta daude, zeina gorputz batean eszentrikoki jarrita baitago arteka bakoitzean hegats errektangeluar bat (kanalekin) duela.

Buloi batek bultzatzen du hegats bakoitza; hortaz, hegatsen ertzak eta gorputzaren barnealdea ukitzen dira eta ganbera estanko bat sortzen dute euren artean. Ganbera estanko horren bolumena aldatuz doa zerotik maximora arte, ondoren berriro deuseztatu arte errotorearen bira bakarrean.

Ezaugarri berezi gisa, aipatzekoa da gure hegatsak autodoigarriak direla; zuzenean ateratzen dira errotorearen arteketatik euren higadura orekatzeko eta eraginkortasun bolumetrikoa mantentzeko.

PRODUKTU BEREZIEN BERRI IZATEKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

BAL familiako TRIEF ponpak primeran moldatuta daude kamioi-zerbitzura eta garraiora oro har, eta, halaber, egokiak dira zisternak kargatzeko eta deskargatzeko, erregaiak gordetzeko eta beste likido ez-korrosibo batzuk eta partikula solido esekiak ez dituztenak biltegiratzeko.

Intsuldaketa azkarra, uniformea eta isila da, gehienez 740 bira minutuko dituen erregimena duena. Ponpaketa-konbinazio ugariko ponpak dira.

PRODUKTU BEREZIEN BERRI IZATEKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

Gure bezeroek BAL familiako ponpak erabiltzen dituzte fluido hauek intsuldatzeko:

IKUSTEKO, SAKATU HEMEN

PRODUKTU BEREZIEN BERRI IZATEKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

IKUSI KATALOGOA
INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK
PIEZAKATZE-FITXA TEKNIKOA
BAL familia serieak

Ondorengo taulan adierazitako datuak likatasun = 10cSt duten fluidoentzat dira adierazgarriak.
BESTELAKO LIKATASUNETARAKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

SERIEA IREKIDURA EMARIA L/H BIRA MINUTUKO ALTUERA (m) POTENTZIA (kW) KURBAK PLANOAK
BAL 300 1 ¼″ 6.000 1400 35 1,1 IKUSI PDF-A Eredua BAL-1-2R
BAL-1-C Eredua
4.000 930 35 0,75
BAL 400 1 ½″ 12.000 740 35 2,2 IKUSI PDF-A Eredua BAL-1 ½-C
BAL-1 ½-2R Eredua
10.000 640 35 1,5
7.500 485 35 1,1
BAL 500 2 ½″ 30.000 650 35 4 IKUSI PDF-A Eredua BAL-2 ½-2R
BAL-2 ½-C Eredua
BAL-2 ½-D Eredua
24.000 520 35 3
18.000 400 35 2,2
BAL 600 3″ 60.000 650 35 7,5 IKUSI PDF-A Eredua BAL-3-2R
BAL-3-C Eredua
BAL-3-D Eredua
48.000 520 35 5,5
36.000 400 35 4
BAL 800 4″ 114.000 520 35 15
IKUSI PDF-A
Eredua BAL-4-2R
BAL-4-C Eredua
90.000 410 35 11
80.000 370 35 11
IKUSI BAL FAMILIAKO EREDU GUZTIAK