ENERGIA INDUSTRIA
Industria energetikora moldatutako ponpak
Fabrikatzen eta diseinatzen ditugun eredu gehienak primeran moldatuta daude industria energetikora.
Gure atzera-aurreko pistoi ponpa birakariak (TRIEF familia), energia sortzeko edo galdarak elikatzeko motorren olio hidraulikoak aurretik berotzeko erabiliak, baita hegats-ponpak ere (BAL familia), transformadore elektrikoen ponpaketan erabiliak.
Produktuak
Industria energetikoaren sektoreari lotuak
Bezeroak
Industria energetikoaren sektoreari lotuak
Erabilera-adibideak
Elektrizitatea
Gas-motorra (E-Series), 2 megawattekoa, 12 eta 16 zilindrokoa V forman
Bezeroa: SIEMENS ENERGY | Visitar Web
I+G proiektua engranaje-ponpa hidraulikoa diseinatzeko eta fabrikatzeko, efizientzia handiko eta isurpen baxuko 2 megawatt-eko gas-motor batean olioa hornitu dezan, bai energia primarioa sortzeko, bai kogenerazioan erabiltzeko. Diseinuan zenbait hilabete eman ondoren (bezeroarekin batera), prototipoak Siemens Energyren kalitate frogak gainditu zituen eta bere fabrikazioa abian jarri zen.
Gure GPV familiako GPV12 (12 zilindro) eta GPV16 (16 zilindro) modelo berriak jaio ziren, gure lehenengo engranaje-ponpen modeloak.
3”-ko engranaje helikoidaleko ponpak, 1000 b/m abiaduran eta 6 bar-eko presioan biratzen direnak. Segurtasun-balbula dauka eta burdinurtu nodularrez fabrikatuta dago.
Olio dielektrikoa
Transformadore elektrikoak
Bezeroa: ISILPEKOA
Proiektu honen xedea da transformadore elektrikoak (funtsezko pieza elektrizitate-horniketa katean) hozteko behar den olio dielektrikoa hornitzeko ardura duen ponpaketa-sistema diseinatzea eta hornitzea.
Lubrifikazio-sistemaren mantentze-lanak online egiten dira. Sistema honetan, olioak partikula iragazki edo bereizgailu mekanikoetara eramaten dira ponpa baten bidez, lubrifikatzailea berria bezala eta funtzionaltasun osoz utziz.
Teknologia horren abantaila nagusia zera da, bermatzen duela transformadoreen zerbitzua ez dela eteten. Erabilitako olioek oinarri minerala dute, bai eta herdoiltzearen aurreko erresistentzia handia ere.
Erabilera honetarako gure BAL 2R modeloko 400 saileko hegats-ponpak hautatu ziren, hegats autodoigarriekin.
1 ½”-ko ponpak 10.000 l/h emarirako, 2 bar-eko presioan eta 640 b/min abiaduran eragindakoak. Segurtasun-balbulak dauzkate txertatuta eta burdinurtuz fabrikatuta daude.