RF PONPAK

Errotore malguko ponpak

RF familiari buruzko datuak

Bultzatzaile malguko ponpa birakariak (neoprenoko – nitriloko elastomero-errotore) autopitzaraztearekin eta burdinurtuz, altzairu herdoilgaitzez eta brontzez eraikiak.

Autopitzaraztea bermatzen du bultzatzailearen besoen flexio eta zuzenketa etengabeak.

PRODUKTU BEREZIEN BERRI IZATEKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

Bultzatzailearen besoak flexionatzea, neurri batean, ponparen gorputzaren barruko espeka edo eszentriko batek kontrolatzen du, zeina sarrerako eta deskargatzeko zuloen artean baitago, baita besoen loditasunaren, materialaren eta konfigurazioaren bidez ere.

Sarrerako zuloan elkarren ondoko bi besoen arteko bolumena handitzeak huts bat sortzen du; hortaz, likidoa espazio handiago horretarantz doa.

Deskargatzeko zuloan txikiagotze bolumetrikoak, berriz, likidoa bultzatzen du eta deskargatzeko hoditik irtenarazten du.

PRODUKTU BEREZIEN BERRI IZATEKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

Bultzatzaile malguko ponpak likido likatsuak mugitzeko erabiltzen dira, ponpa zentrifugoak maneiatu ezin dituztenak. Era berean, urradura-maila handiak dituztenak mugitzeko erabiltzen dira, elementu birakarientzat ukipen-azalera gogortuak behar dituzte eta. Beraz, likido industrial ugari erabiltzen dituzte, hala nola korrosibo samarrak direnak, edo oso azidoak eta alkalinoak direnak, baita solido esekiak dituzten korrosiboak, uraren likatasuna duten likidoak eta jariatu ahal izateko ontzia dardaratzeko moduko likatasuna dutenak ere.

ERABILERA-ADIBIDEAK:

  • Sentinak xukatzea
  • Tangak xukatzea
  • Galdarei kaltzioa kentzeko gehigarriak
  • Larrialdietarako osagarria
  • Zirkulazioa haztegietan
  • Hozte-sistemak motorretan
  • Ur gazia eta geza hornitzea
  • Ongarri likidoak erabiltzea
  • Siloentzako putzuak zulatzea
  • Garbiketa-zerbitzuak abeletxetan
  • Traktore- eta zisterna-erregaien eta olioen zerbitzua
  • Edateko uren tratamendua
  • Jezteko makinak gidatzea
  • Putzuak, zangak eta sotoak xukatzea
  • Zisterna-kamioetara moldatzea
  • Ponpa desinfektatzaileak pitzarazteko osagarria
  • Hidrokarburoak garbitzeko eta mehazteko ekipamenduak
  • Ur beltzak garbitzea
  • Igerilekuak garbitzea
  • Olio mineralak eta landare-olioak intsuldatzea
  • Tinduak intsuldatzea
  • Bidoiak betetzea edo hustea, etab.

PRODUKTU BEREZIEN BERRI IZATEKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

Gure bezeroek RF familiako ponpak erabiltzen dituzte fluido hauek intsuldatzeko:

IKUSTEKO, SAKATU HEMEN

PRODUKTU BEREZIEN BERRI IZATEKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

IKUSI KATALOGOA
INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK
PIEZAKATZE-FITXA TEKNIKOA
RF familia serieak

Ondorengo taulan adierazitako datuak likatasun = 375cSt duten fluidoentzat dira adierazgarriak.
BESTELAKO LIKATASUNETARAKO, EGIN KONTSULTA KONPROMISORIK GABE.

SERIEA IREKIDURA EMARIA L/H BIRA MINUTUKO ALTUERA (m) POTENTZIA (kW) PLANOAK

RF 5800M


1/4″ 5.500 1.500 5 0,75 RF-60M Eredua
5.000 10
4.500 15
3.000 20
RF 5800


1/4″ 5.500

1.500

5 0,75 RF-60S Eredua
5.000 10
4.500 15
3.000 20
3.600

1.000

5
3.300 10
3.000 15
1.700 20
RF 5900


1/2″ 11.400

1.500

5 1,5 RF-70S Eredua
10.500 10
9.600 15
7.500 20
7.800

1.000

5
6.900 10
6.000 15
3.900 20
RF 6000


2″ 21.500

1.500

5 2,25 RF-80S Eredua
19.000 10
14.500 15
 11.000 20
14.000

1.000

5
13.000 10
11.000 15
7.000 20
IKUSI RF FAMILIAKO EREDU GUZTIAK