ELIKAGAIEN INDUSTRIA
Gizakien eta animalien elikadurarako ponpak
GIZAKIEN ELIKADURA
Trief ponpak zenbait helburutarako erabiltzen dira, hala nola olio erabiliak kentzea, frijitzeko olioak ponpatzea, euren intsuldaketa barne, lehengaiak zein erdi bukatutako produktuak prozesatu daitezen.
Nabarmentzekoa da olio- eta oliba-sektoreetan guztiz ezarrita daudela, bai harrera-lerroetan zein ontziratze-lerroetan.
Haien eraginkortasun bolumetriko eta fidagarritasun handia kontuan harturik, bira-erreboluzio baxuekin batera, olioa ponpatu daiteke bere prozesatze-fase guztietan.
ANIMALIENTZAKO ELIKADURA
Pentsuak ekoizteko zuzendutako lehengaiak (olioak eta koipeak) kargatzeko eta deskargatzeko erabiltzen dira gure ponpak.
Gure ereduei esker hainbat likatasuneko produktuak ponpatu daitezke.
Nabarmentzekoak dira berokuntza-ganberak dituztenak, zeinei esker likatasun handiko likidoak ponpatu daitezkeen, melazak adibidez.
Produktuak
Elikagaien IndustriarEKIN lotutakoak
Bezeroak
Elikagaien IndustriarEKIN lotutakoak
Erabilera-adibideak
Likatasun handiko melaza
Coruñako portua
Bezeroa: Pérez Torres Handling | Ikusi web orria
Paraleloan kokatutako ponpa multzo bat diseinatzea, portuko terminaletan tangatik tangara eta tangatik zisternara solteko gai likidoak (palma-olioa, gantz-azidoak, melazak, etab.) intsuldatzeko erabiliak.
Intsuldaketaren zailtasuna dela eta, likidoen likatasun handiagatik (6000 cP arte), erabilera honetarako gure BAL C ereduko serie 800 hegats-ponpa hautatu zen, berokuntzarekin eta brontzezko hegatsekin.
4”-ko ponpak 75 m³/h-ko emarirako, 2,5 bar-eko presioan eta 30 kW-eko motore batez eragindakoak. Segurtasun-balbula dauka eta burdinez fabrikatuta dago.
Brontzezko hegatsek (beren pisuagatik) eta berokuntza-ganberak (beroketa eta dagokion likatasun murrizketa direla eta) benetan likatasun handiko melazak intsuldatzen laguntzen dute.
Oliba-olioa
Olio-errota
Bezeroa: SECOVISA | Ikusi web orria
Dekantagailuetatik upeltegiko tangatara arte oliba-olioa ponpatzeko sistema diseinatzea, baita upeltegian eta olio-errotan izaten diren olio mugimendu guztientzat ere.
Proiektu mota hauetarako, aukera aproposa dira gure Bal 2 R ereduko 500 serie hegats-ponpak. 2 ½”-ko ponpa 30 m³/h-ko emarirako 3 bar-eko presioan, 640 b/min abiaduran biratzen duen 4 kW-ko motore batez eraginda.
Segurtasun-balbula dauka eta burdinez edo altzairu herdoilgaitzez fabrikatuta dago, erabileraren arabera. Etengailu-inbertsoredun orga baten gainean (erabilgarria mahukak husteko) edo bankada finkoan muntatu daiteke.