GARRAIO INDUSTRIA
Zenbait industriatan produktuak transferitzeko ponpak

Gure hegats-ponpak dira beste indarguneetako bat (BAL familia), zenbait industriatan produktuak transferitzeko erabiltzen dira.
Produktu kimikoak, petroliotik eratorritako produktuak, animalia-koipeak eta landare-olioa, oinarrizko produktu gordinak eta amaitu gabekoak barne, zerealak eta esnegainak adibidez.
Ezarpenak ditugu lurreko garraioan, batez ere zisterna-kamioietan, baita itsasoko, treneko eta aireko garraioan ere.
Produktuak
Garraioaren Industriaren sektorearekin lotuak
Bezeroak
Garraioaren Industriaren sektorearekin lotuak








Erabilera-adibideak

Adblue
Zisterna-kamioiak
Bezeroa: Parcisa SLU | Ikusi web orria
Gure bezero Parcisak zenbait produktu (likido galkorrak, elikagaiak, produktu kimikoak, etab.) errepidez garraiatzen ditu, eta bere kamioetan ponpa bat gehitzeko beharra aurkeztu zigun, Adblue garraiatzen duten zisterna-kamioiak husteko (Adblue ur mineralizatuko purutasun handiko urearen disoluzioa da, ibilgailu industrialetan errekuntza gasetan dagoen nitrogeno oxidoaren(NOx) edukia murrizteko erabiltzen dena).
Kasua aztertu, kurbak diseinatu eta ISO 22241 arauaren araberako espezifikazioen ondoren, konponbide gisa proposatu zen gure BAL 2RS modeloko 500 saileko hegats-ponpa, euskarri baten bidez orbital motako motor hidraulikora akoplatuta eta itxiera mekanikoa duena FKM junturekin.
2 ½”-ko ponpa 24 m³/h-ko emarirako 3 bar-eko presioan eta 500 b/min-ko abiaduran biratzen duena. Segurtasun-balbula dauka txertatua eta altzairu herdoilgaitzez fabrikatuta dago.



Gasoila
SZisterna-erdiatoia 42000 l Erresuma Batuko merkaturako.
Bezeroa: Cisternas COBO | Ikusi web orria
Kasu praktiko honetan, gure bezero garrantzitsuetako batek (Cisternas Cobo, bereziki petrolio-produktuak eta halako salgaiak garraiatzeko zisternak fabrikatzen ditu) ponpa bat behar zuen 42.000 l-ko edukiera duen bere zisterna-erdiatoiari gehitzeko. Haren xedea Erresuma Batuko merkatuan gasolioa garraiatzea zen.
Hautatutako eredua gure BAL 2RS modeloko 600 sailaren hegats-ponpa izan zen, euskarri baten bidez orbital motako MPR 100 CD motor hidraulikora akoplatuta eta itxiera mekanikoa duena FKM junturekin.
3”-ko ponpa 800 l/min-ko emarirako 3 bar-eko presioan eta 640 b/min abiaduran biratzen duena. Segurtasun-balbula dauka txertatua eta altzairu herdoilgaitzez fabrikatuta dago.




